10.000 bisitara iritsi gara gure web-orrian Milesker denoi!!


2019ko abuztuaren 29tik,  lehen albistea argitaratu genuenetik, zeinak Ongi etorri Bidasoa Xake Taldera izena zuena.

Iazko uztailean hasi zen klub berri horren ibilbidea Bidasoako Eskualdean, eta hilabete geroago jaio zen haren webgunea.

Webgune erraza, argia, praktikoa eta guztientzat, euskara eta gaztelania hutsean.

Zazpi hilabete eta erdi hauetan, 140 berri argitaratu ditugu; ikusiena, "Online jarduerak", argitaratu den azkena izan da, eta orain arte 430 bisita baino gehiago izan ditu.

Atalei dagokienez, irabazlea, 1200 baino gehiagorekin, "BxK txapelketak" da, non gure Klubak antolatutako jardueren berri ematen dugun.

visitas a la web

 

10.000 bisita, hilean batez beste 1330 bisita, oso kopuru pozgarria da guretzat, pozez betetzen gaituena, eta zuengana iristea ahalbidetu diguna. Eta hazten jarraitzen dugu. Hemendik aurrera ziur eduki berriak gehituko ditugula, eta beste berri pila bat argitaratuko ditugula.

Azken batean, eskerrik asko zuen konfiantzagatik, eta Agentzia Inmobiliaria Servos eta Laboral Kutxa babesleei, zuen laguntzagatik.

10.000 gracias

 

 

Sponsor principal

Servos Agencia Inmobiliaria

Entidad financiera referente

laboral kutxa