Carolina Flores Bidasoako jokalaria podiumera igo da Hondarribiko bakarkako Eskola Zonalean


 

Alebin mailan 3. postua lortu du.

Txapelketa honetan gure Xake Eskolako 10 ikaslek parte hartu dute.

Atzo, ostirala, Hondarribiko Eskolarteko Banakako Zonal Txapelketa jokatu zen. Marlaxka-Hondarribiak antolatuta, infantil mailan (parte-hartzaile 1) eta alebin mailan (9 jokalari) jokatu zen. Txikienentzako xake festa ere egin zuten. Guztiek 5 txanda jokatu zituzten Suitzako sisteman, 10 'finisheko erritmoarekin.

Txapelketa hau sailkapena da Gipuzkoako eskola txapelketarako. Horrela, infantil eta alebin mailako lehen sailkatuek (kopurua beste zonalde batzuetako parte-hartzearen araberakoa izango da) Gipuzkoako Finalak jokatuko dituzte datorren apirilaren 25ean, Donostian.

 Gure jokalariek Iker Arri presidentea izan zuten lagun.

Jarraian, gure neska-mutilen jarduna azalduko dizuegu:

 

Alebin

Zonal Hondarribia 1

 

PUSTUA JOKALARIA IKASTOLA PUNTUAK
 3.  Carolina Flores Egiluze  3
 9.  Hodei Enparan Talaia  1

 

Xake Festa

Zonal Hondarribia 2 min

 

 POSTUA JOKALARIA IKASTOLA  PUNTUAK
 3.  Julen Arocena Egiluze 3,5
 5.  Ricardo Flores Egiuze 3,0
 6.  Asier Fernandez Egiluze  3,0
 8.  Marco Viniegra Egiluze 2,5
10.  Martin Viniegra Egiluze 2,0
13.  Hodei Fernandez Ama Guadalupekoa 2,0
15.  Ion Barriuso Ama Guadalepekoa 1,0
16.  Eneko Aranburu Ama Guadalupekoa 0,0

 

Emaitza guztiak  Chess-results

 

 

Gogorarazi nahi dizuegu datorren martxoaren 13an, ostirala, Eskola Zonala ospatuko dugula Irungo taldeka, gure Klubak antolatuta.

Izena emateko epea zabalik. Informazio guztia  Hemen

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Sponsor principal

Servos Agencia Inmobiliaria

Entidad financiera referente

laboral kutxa