Gure Klubak 18 urtez azpiko Euskadiko Talde Txapelketan parte hartu du.

Siena Ibarra, Maialen Pérez, Jon Vernier eta Ibon Muñoz
Larunbat honetan, maiatzaren 23an, Bidasoa Xakek 18 urtez azpiko Euskadiko Taldekako Txapelketetan parte hartu du, Barakaldon.
Txapelketa Euskadiko Xake Federazioak antolatu du, eta Campoamor Kultur Etxean jokatu da. Joko sistema Suitzarra izan da, 5 txandatan, 30 '+ 5 "ko erritmoarekin.
Sienak, Maialenek, Jonek eta Ibonek osatutako gure taldeak bi bikoria, bi berdinketa eta porrot bat lortu ditu, lehiaketa merezimenduzko 5. postuan amaituz.
Maialen, 3.5 punturekin, 4. taulako bigarren onena izan da.



