V. Salto Systems Txapelketa 2026. Izena emateko epea zabalik


Apirilaren 18an izango da, 150 plazarekin, eta berrikuntza batzuk ere izando dira.

Bosgarren aldiz, Bidasoa Xake Klubak Salto Systems Txapelketa antolatu du, Irungo Udalarekin, La Salle San Martzial Elkartearekin, Gipuzkoako Xake Federazioarekin eta Salto Systems gure babesle nagusiarekin lankidetzan.

IMG20250405165200 min

 

2026ko apirilaren 18an, larunbata, egingo da Irungo Uranzu pilotalekuan, 16:00etatik aurrera, 7 errondako sistema suitzarrarekin eta 7 '+3 "-ko erritmoarekin.

Lehiaketaren erdian askaria (sandwicha eta edaria) eskainiko zaie 16 urtez azpiko parte-hartzaile guztiei, eta luncha kategoria absoluturako.

Txapelketaren amaieran, sariak, dominak eta produktu-sortak banatuko zaizkie kategoria ezberdinetako irabazleei. 

 

 

Berritasunen bat sartu dugu. Kategoria absolutuan bi talde egongo dira. Lehenengoa federazio lizentzia duten jokalarientzat da, eta Elo Fide Blitz lortzeko balioko du.

Bigarren multzoan edozein zalek jokatu ahal izango du, lizentziarekin edo lizentziarik gabe, 1600 urtetik beherako Elo Estandar batekin.

Halaber, parte-hartzaile gehien dituen Klubari garaikurra emango diogu, Klubeko kamiseta edo jertsea jantzi dezaten (Bidasoa Xake izan ezik).

 

KATEGORIAK:

  • Federatu Absolutuak: federazio-lizentzia indarrean dutenak
  • Zaleak Absolutuak: federazio-lizentziarekin edo gabe, 1600 Elo Fide Estandar baino gutxiagorekin
  • 16 urtez azpikoak: A, B eta C taldeak

 

Salto 2025

           2025. edizio prentzan 

 

 OINARRIAK

 

 CHESS-RESULTS

 

2025. EDIZIO ARGAZKIAK

 

____________________________________________________________________________

IZEN EMATEA:

Apirilaren 16ra arte, helbide elektroniko honetara bidaliz: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Izena, Abizenak, Kluba edo Herria, jaioturtea eta zein kategoriatan parte hartu nahi duzun adieraziz.

Kuota: 10 €Categoría Federados, 5 € gainerako jokalariak (doan Bidasoa Xakeko bazkide eta ikasleentzat)

Izen-ematearen ordainketa lehiaketa hasi baino 15 'lehenago egingo da.

  

 

Sponsor principal

laboral kutxa